Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

ZURE OINETARA

 

Pozik etzango naiz zure oinetara,

ezer esan orduko

igarriko dizut haserrea eta

neuregain hartuko ditut

errua zein egoismoa.

Burukomina arinduko dizuten

igurtziak ikasiko ditut,

lepoa jokatuko dut

aitzakia bakoitzean,

labur iritziko diet

kanpoan emandako asteei,

esperoan egongo natzaizu,

begi bat itzarturik egingo dut lo.

Dei egidazu itzultzen zarenean.