Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

OIN-PUNTETAN

 

Oin-puntetan kandelak isiotzen dituzten

emakumeak ditut atsegin,

axolagabe ikusten diren bernak,

urratu bat atzamarrez bustia.

 

Oin-puntetan kandelak isiotzen dituzten

emakumeak ditut atsegin,

berbarako aitzakien bila makurtzen direnak,

ileetan musua eta bertan irria gordetzen dutenak.

 

Oin-puntetan kandelak isiotzen dituzten

emakumeak ditut atsegin,

maiatzetik hona bila dabiltzanak,

askatasunaren enparantzak baizen gehiago direnak.

 

Oin-puntetan kandelak isiotzen dituzten

emakumeak ditut atsegin,

belarrietako lo-kantetan daudenak,

altzoetan oroipoza diren amamak.

 

Oin-puntetan erretzen diren

emakumeak dituzte atsegin,

urak mudatzen ez dituen hazpegiak,

maitasunaren lander direnak.