Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Zapia

 

Goizean

bere basaloreekin plegaturik

garbi eta lisaturik

oso leku gutxi hartzen du tiraderan.

 

Zabaltzeko astindu eta gero

buruaren bueltan lotzen du.

 

Arratsaldean eranzten du

eta erortzen uzten lurrera

korapiloa askatu gabe.

 

Kotoizko zapian

lore estanpatuen artean

lanegun batek

idatziak ditu bere ametsak.