Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Hitzez hitz transkribaturiko amets bat

 

Ez zaldiaren galopa basak

ez zalditik jaitsitako oinkariek

eraman ahal izan zuten neska basoan barrena berari sinetsarazteko

           mutila zinez hila zela

 

Oi hozka egiozu belarri-gingilean, esan zuten,

Eta giltza eman haren biziari.

 

Han zamalkaldi hosto-berdearen akaberan

urkatu egin zuten gorosti goretsi batean

Eta neskak negar egin zuen harik eta malkoek harriak

           erorarazi arte nire mendi-mazelan behera itzul-amilka.