Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Rembrandten autorretratua

 

Begiak aurpegian

bi gau egunari so

bere gogoaren unibertsoa

errukiak bikoiztua

beste ezeren beharrik ez duena.

 

Ispilu baten aurrean

isilik zaldi gabeko kamio bat bezala

gor-mutu

irudikatu gintuen

bidez bide itzultzen

berari begiratzeko

ilunetan.