Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Nire eztizkoa

 

Sagarrondoak adausika ari ditun

ene kaska-larruko erle-eztenkadek

salatzen diten erlauntzaren amorrua

eutsi, nire eztizkoa, hire goxotasunari.

 

Zeruak erpuruak sartzen zizkidan

begietan

konstelazioak iheska zoazan

eutsi, nire eztizkoa, hire goxotasunari.

 

Euri atergabeak

mendia harea bezala irrikatuz

oherako prestatzen nain

eutsi, nire eztizkoa, hire goxotasunari.