Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Etsipenaren zazpi maila

 

Goizero bila aritzea

apurrak aurkitu eta

beste egun batez bizirik irauteko.

 

Itzartzean jakitea

legezko oihan honetan

ez dela eskubiderik.

 

Urtetan ikustea

deus ez dela oneratzen

okertzen baino.

Umiliaturik ia deus

aldatzeko gai ez izateagatik

eta ia horretaz baliatzeagatik

beste impasse batera iristeko.

 

Milaka promes entzutea

zure eta zureen ondotik

igarotzen eta gelditzen ez.

 

Hauts bihurtu arte bonbardaturik

eusten dioten horien etsenplua.

 

Norberari eraildakoen zama

inozentzia betiko

azkentzen duen zama bat

hainbeste baitira erailak.