Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Cervignanoko partisanoak

 

Anyarentzat

 

Giorgionek izen bat ematen zion argi honi

Arratsaldeko argi honekin

Jainko baten gisan dator esperotakoa

Norabide guztietatik batera.

 

Arratsaldeko argi honekin esperotakoak

Lanabesen pisua kentzen die

Sorbaldetatik

Muinoetatik oinez datozenei.

 

Arratsaldeko argi honekin esperotakoak

Ardo ilargi-kolorea

Aurkitu nahi luke

Zurezko mahai baten gainean

 

Arratsaldeko argi honekin esperotakoak

Porroskatzen du kalkulu oro.

Denbora eta distantzia ez dira

Desiraren luzapena baizik.

 

Arratsaldeko argi honekin esperotakoari

Abegi egiten zaio

Ohe bati bezala petalo bat lurrean duen

gela atondu batean.

 

 

Arratsaldeko argi honekin esperotakoak

Esango du nola argi honekin

Maitatuko nituzkeen gizonak

Tiroz hil zituzten beren nahiak bete aurretik.