Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Esan gabea

 

Nire mahaian

gutunak pilaturik

guztiak ere erantzun gabeak

zaharrena

duela hiru urtekoa.

Arrats batez erabaki dut

haiei ekiteko

sasoia etorria dela.

Ni baino lirikoagoak

diren poeten gutunak

gomendio eske,

erakundeen gutunak

ni gonbidatuz hitz egitera

komunikazioaz

edo artearen erabileraz…,

aseguru-etxe baten gutuna

gogoraraziz nola ez nuen aintzat hartu

hondamendi naturalen kontrako klausula osagarria,

zorion-postal bat.

 

Erantzun gabeko gutunen artean

bi lagun minen

gutun bana.

Izkribuak,

bata lodia eta bestea mehea,

ez dira entelegatzen errazak

nahiz urtetan

irrikaz irakurri ditudan

adore bila.

Orain hilak dira biak

eta haien azken gutunak

meta batean galdurik daude:

biek hil dute beren burua

batak pistola batekin

besteak kanal batean.