Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Robert Jorat

 

Robert gaur goizean

bota beltzak ziratu ditut

eraz eta txukun joateko

zure adiora

 

Ttikia zen zure hilkutxa

eta zure bilobetako batek

isiotu du kandela bana

lau kantoietan

 

Zeuk irakatsi zenidan

sega pika-mailuarekin

zorrozteko

jakinduria galzorian dena

 

Zure hilobiaren ondoan

ikusi zaitut erpuruko azkazalarekin

sorbatza egiaztatzen

aluminio-papera bezain mehea bera

 

Urteekin batera

makaldu egin zinen

eta neuk pikatzen nuen

altzairua urtetik urtera

mehetzeko

 

Halere ondoren

hartu egiten zenuen xafla

eta mailu ttar batekin

zuzentzen nire hutsak

 

Datorren urteko ekainean

bakarrik zorroztu beharko dut sega

eta Robert zure omenez saiatuko naiz

nire samina baino zorrotzago uzten