Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Postala Troiatik

 

Metropoli honetan

ardi-larrua jantzirik dabil herio

 

autobidean barrena

trafikoa ez da sekula gelditzen

 

ondoko kaleko ur-jauziaren azpian

hiru hilkutxa daude beterik

 

beeka ari da ardi beltza

 

taxietan hazten da belarra

 

nork atzeratu dezake

legar-erlojua?

 

alderik alderako moketa

josteko

zurezko anemonak iltzatzen dira

 

bai jauna bai jauna

atea itxita dago.

 

doi-doian berdantza

hilak bertan biltzeko.