Itzalen tektonika
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
Azala: Christine Etchevers
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
aurkibidea

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Staying Alive

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Haranak & ur-jauziak

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

Erosi: 14,25
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Staying Alive

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Haranak & ur-jauziak

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

 

 

LEHEN ALDIZ IKUSI DUT
JEANNE DIELMAN PANTAILA HANDIAN
LURSAGARRAK ZURITZEN

 

 

Zazpi pentsu liliño

Chantal Akermanen hobian

 

 

                      I.

 

           Mugan utzi nauzu

Eskuak hutsik,

Jostorratzik gabe.

Stromaeren kanta bat dantzut.

Ez dut lotarako gogorik.

           Mugan utzi nauzu

Pantailaren hegal zorrotzean

Dolore-minetan

Mezzosoprano ahots urrun baten

Peskizan.

Think pink. Tink & fink.

           Mugan utzi nauzu eta

Begiak gauez beteak ditut oraindik.

 

 

                           II.

 

           Ustekabeko plazer zirrista batek

Haragia ebakitzen du

Eta lursagarrak zuritzeko labana ahurrean,

Isolamenduaren atzamarretatik askatu

Ezinik dago: biziko plan-sequence bakanean,

Koadrotik kanpo gaude gu, gaztiguaren aiduru.

Orgasmoa debekatzen diogu geure buruari.

           Azken hatsa botako dugu

Nehoiz erraztatzen ez den ezkaratz itsuaren

Erdian: sukaldeko leihoko

           Erridauak higiarazten ditu

Ustekabeko plazer zirrista horrek

Eta ez dakigu zer dugun zainetan

           Emari.

 

 

III.

 

Deboila da gure ekinaren funtsa. Sei oin lurpean finituko dugu, hatzik eta hitzik utzi gabe ondotik etorriko zaizkigun belaunaldiei. Gurea: ez-jakitea, biolentzia, ukamena eta bakarretan elkarri kontatu genion fikzioa.

 

Deboila da gure ekinaren funtsa. Intimitatea aipatzen dugu, bizitza mekanikoak elikatuko bagintu bezala. Neguko goizetan biluzten gara, elektrika mozturek aitormenen bidea urra dezaketela sinetsiz. Esperantzarik ez omen dago. Sentimenduen inflazioa ere pairatzen dugu, haragi xehatuaren eta lursagarrena bezainbeste.

 

Deboila da gure ekinaren funtsa.

Aski maiz erraten digute.

 

 

IV.

 

           Jestu errepikakorrak libertateari ireki dizkion zirrikituak. Errutinaren mende dauden bizitza erritualizatuak. Robotikoak. Lehen lerrokoak. Sekula eskertzen ez diren emazte langile unatuen omenaldia egiaztatzen du

Jeanne Dielmanek, ad libitum:

Bere star egoa ahantziz, Delphine Seyrig pantaila handian,

Emazte unatuak oro haragitzen.

Hipermnesia betean nago. Hiperakusia betean.

Gogoan dut ama, jantzi lilitsuekiko auzoko andreak, aspertzen bide nuen herriko eskolako errientsa, urratu ninduen atsegin ximiko eme hura, hiltzeko gutizia. Lehen lerrokoa.

           Irudiak jazartzen dira nire burumuineko

           Pantaila handian,

           Delphine Seyrig, ad libitum.

 

 

                              V.

 

           Jeanne Dielmanek bere gorputz mamia

Saltzen du arratsalde oroz,

Haragi xehatua borobilduko edo lursagarrak zurituko

Balitu bezain naturalki.

 

Faiantzazko ontzi batean metatzen du

Bezeroen dirua.

Aiztoak ez dira urrun.

Zazpi minutu pasatzen ditu gero bainuan

Larrua jotzea den detailearen

           Estigmak garbitzeko.

 

           Bezeroaren orduak

           Zenbatuak dira.

 

           Begiak begietan

Ordenaren aiduru dagoen

Peneloperen antsia.

 

 

                           VI.

 

           Altzo zabala. Boz etereoa.

Comment peux-tu dire cela, tu n’es pas une femme...

J’éteins!

           Barbie gisako etxeko anderearen

Kartzela-munduak harrapatzen nau:

Ixten eta zabaltzen diren ateak

Pizten eta hiltzen diren argiak

Zoladuran klaskatzen duten aztal puntak

Ohe eta mahai karrankariak

Isiltasunaren zaratak

           Eta auhenik gabeko heriotza,

           Bertigo zurbilaren ondorio.