Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
HIRU POEMA BIDEKO
Lurren barnealdea
hustua izan da.
Joséphine Bacon
I.
Ez dakit beti nondik natorren.
Ibiltzearen bortxaz aztalpean min dut.
Zure bila nabil.
Hitzik ez daukat jadanik.
Itzulpena debekatua da plazer lizun
Hobenduna balitz bezala,
Engainua eta traizioa.
Haurtzaroa ez da dioten paradisua.
Larre motzak zitaldu dituzte. Zaborrez
Emokatuak dira gure bihotzak,
Ni naiz maite ez dudan
Etsai bakarra.
Bideari lotuko natzaio berriz.
Kanta zahar batek urratsa markatuko dit.
Bizi eta herio istorio latz bat.
Amak erran du: negarrik ez...
Ez dakit sekula nora noan.
II.
Lehuntze, Basusarri eta Oragarre
Usurbil, Goizueta, Arguedas, Lizarra
Oiartzun, Iruñea, Elx, Eiheralarre
Arruta, Elizondo, Baiona, Lakarra.
Hernani, Ereñozu, Bilbo, Isturitze
Gasteiz, Donapaleu, Angelu, Zangoza
Arralde, Balmaseda, Senpere, Miarritze
Atharratze, Mutriku, Durango, Arrosa.
Zegama, Ondarroa, Bermeo, Baigorri
Agurain, Itsasu, Karrantza, Orio
Banka, Otsagabia eta Mendillorri
Larraine, Bidankoze, Ilharre, Bakio
Azkoitia, Arbizu, Lastur eta Orhi
Barkoxe, Sara, Ea, Altzai, Elorrio...
III.
Iluna urratzen dute aurpegirik ez duten mamuek.
Begi zuloak idor. Eskuak hezur,
Urkatzeko prest.
Herriak huts. Etxeak galmen,
Desagertzeko prest.
Ilargirik gabeko ordu txikietan ingumak
Iratzartzen dira, izan zirenak eta gu ginenak
Saltsa berean malaskatuz:
Eleaniztunak ginen eta orain
Mutxi gabiltza.
Ez zara hor. Itzala baino ez naiz, doi-doia argitzen
Duen lanpara abandonatua:
Mintzairaren baitako mintzoak
Entzuten ditut
Murmur
Sehaska kantak harilkatu nahian,
Desagertzeko prest.
Izate adamikoa naizen aldetik
Ez naiz garbia,
Izenak eta izanak batzen ditut
Eta hori
Gauez gertatzen da ardurenean.