Aurkibidea
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

N. B.rentzat
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Txiste txar bat edo beste ezpainetan
Zartatzen zaidanean.
Ni naiz askotan negar eginarazten dizudana
Agerpenik eman gabeko joan-etorri
Antzuetan galtzen naizenean.
Ni naiz askotan dardara eragiten dizudana
Ulertzen eta onartzen ez dituzun eleak
Aurpegiratzen dizkizudanean.
Zu zara askotan leize hegira nire bila
Etortzen zarena, suizida jartzen naizen
Arrats apaletan.