Itzalen tektonika
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
Azala: Christine Etchevers
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
aurkibidea

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Staying Alive

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

Erosi: 14,25
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Staying Alive

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

 

 

HARANAK & UR-JAUZIAK

 

 

                         I.

 

Hodei laranjak datoz itsaso aldetik.

Kez eta errautsez kargatuak. Itsugarriak.

Kolibriaren hegal mikroskopikoa sutan

           Dago.

 

Begiak begiari negarra ukatzen dio,

Ahoak ezpainari hitza eta urratsak

Oinari lurra. Memoria, oreka

           Galtzear.

 

Hodei laranjek itsas argia irensten dute.

Erlauntzak gorriz beztitzen direla erran digute.

Infinituki txikiena etsai bihurtzen doa

Eta gure haurtzaroko oihana

           Suhar...

 

 

                                 II.

Bausen, 931 m

 

Nehork bilatzen ez duen haur galdu bat zara.

Hizkuntza amildua zure ezpainetan hiltzen da.

Ez zara gehiago ihardukitzeko adinean.

 

Malda pikoetan gora doazen xendetan zabiltza.

Haur galdu hura zara malkoak jada mateletan euri.

Josep Condo Sambeaten otoitza duzu sakelan.

 

Otsoak hezi eta hartzak hazi haur galdu bat zara.

Alide Sansen arbelezko kantak xuxurlatzen dituzu.

Urrats bakoitzean berpizten zarela sinesten duzu.

 

Eternitatea agudo pasatzen da bi mila metrotan.

Maitasuna hondorik gabeko putzua dela badakizu.

Haur galdu haren itzala zara Bassa d’Oles hegian.

 

 

             III.

 

Bossòst, zortziak eta laurden

 

Urak ez du gelditzerik

Ez eta dolu izpirik:

Ez dakit nola pasatu naizen

Biziaren saihetsetik.

 

Leiho azpian Garona

Ederraren kanta ona,

Beret aldetik isurtzen dela

Ekartzen du zoriona!

 

Amets gaiztoa dut egin,

Gau ilunaren zeregin,

Izu zakarra agertzen baita

Dolorearen atsegin.

 

Hodeiak zeruan gora:

Grisetik urdin zokora

Tinta beltzezko hitzak idatziz

Iragaten dut denbora.

 

Berdetasunaren dantza

Bertikalaren zalantza,

Iruditzen zait hor nagoela

Amaren altzoan antza.

 

Etorriko naiz udaran

Buru arin eta karan

Nire suminak nondik datozen

Erranen didazu, Aran...

 

Eta xendari lotzean

Eki zirrinta hotzean,

Urtzera noa, argi izpia

Marra heze bihotzean!

 

 

                      IV.

 

Es Bòrdesko plazan

 

Ikusi zaitut atzo nahigabetua,

Uharraren meneko, arras trantsitua,

Bertigoaren mugan, eskua zabalik

Aitzina ari zinen deliberatua.

 

Artiga Lin aldeko uraren mendea

Burrunba eta hagun, infernu hegian,

Bakarrik zinen galdez: non dago jendea

Anetoren azpiko ibaien begian?

 

Sentitu duzu azkar basoaren hatsa,

Euri xorta bederak zekarren indarra

Eta gero luzatu dukezu urratsa

 

Arratsalde beteko tximisten pindarra,

Amodio joanen itzalaren baltsa:

Ekaineko euriek pizten dute garra!

 

 

         V.

 

Salardú, joan zaizkigu

 

Laino zurbilak

Troxatzen ditu

Mendi hurbilak:

 

Ahal balitu

Bihotz gurbilak

Pozez loditu!

 

Istant batean

Dena zintzilik

Dago atean:

 

Oraina hilik

Joan da katean

Isil-isilik...

 

Hasi da uda

Zure hitzekin

Ezin dut duda:

 

Kantu batekin

Beti heldu da,

Uros zurekin!

 

 

                           VI.

 

Bruno Latourren memoria,

Eth Pomer *** Vielha

 

           Euria egin du egun ere.

Ikasi dugu engoitik aterkirik gabe ibiltzen

Eta gure segurtasun beharrak ahanzten.

Urrez okitu arratoiek abandonatzen dute jada

           Hondatzen doan ontzia.

 

           Euria egin du egun ere.

Larderia pean gabiltza, usteltzen doalarik

Miliardunek pribatizatzen duten lurra.

Udaberrian, larrazken usainak itotzen du

           Hondatzen doan ontzia.

 

           Euria egin du egun ere.

Begira nagokizu Montgarriko baselizaren maldan

Kaldo beroa hurrupatzen duzun bitartean.

Gugan sinesteak baizik ez du salbatuko

           Hondatzen doan ontzia.

 

           Euria egin du egun ere.

Ateri bultarik ez dago, are gutxiago aterperik

Lurtar kolpatuon oinpeko minak sendatzeko.

Hors-sol bizi dira eta gure etxea dagoeneko

           Hondatzen doan ontzia da.

 

 

                       VII.

 

Bernard Charbonneau

zenarentzat, Lesen

 

Informazio kate kalakarietan

Jende xeheen haserrea.

Karrika zeharka eta beraiek ere onartuko

Ez luketen lana erraz aurki dezaketela

           Diote.

Baina ez dute deus egiten umekiak

Amaren sabeletik beretik

Pozoitzen dituen egitura salatzeko:

Irabazien izenean...

           Amen!

Bat-batean, aberatsenen interesak eta

Jende xehe desjabetuenak ezkontzen dira

Negoziaezina omen den bizimodu honen

           Defendatzeko.

 

Mundutik urrun nago idazten dudanean

Pantailetatik bazter

Jende xeheen haserrea orain nire

Haragian nabaritzen dut

Egun osoa ibilian nabil

Eta goratasunak

Nire hausnarra ezabatzea lortu du:

Azken manifestaldietako ene lagunak

Gogoan ditut

Sutea hiltzen saiatzean hegoak erretzen

           Dabiltzan kolibriak.

Haien antzekoa naiz

Ezinean

           Kontziente.

 

 

           VIII.

 

Iparrorratza, Vilamòs

 

Desbideratuko zara

Kezkaren arranguraz,

Nora jo ez dakizula.

Kopetako izerdia

Idortzen duzu zapiaz

Hatsa jabaltzen saiatuz.

 

Hegora jo nahi duzu

Uso grisaren antzera

Elur gabeko bortutik.

Munduaren azalean

Errotzen dituzu oinak

Zu ere lur zarelako.

 

Escunhauko baselizan

Gurutzeak beti deika:

Anderexoren zizelka

Agertzen da euripean.

Jainkoak akitzen dira

Begirada ezkeletan.

 

Joan behar duzu laster

Hodeiak datozelako

Euri epelak ekarriz.

Bustiko zara berriro

Nahi gabeko plazerez

Ukamena lege duen

Gaurko eguerdi betean.

 

Nora ez dabil urratsa

Antsia desagertzean

Ibil moldea uhertuz.

Isiltasuna hantzen da

Xendra lohitsuan gora,

Denbora kulunkaz dabil

Eta egartsu larrua

Gaurko eguerdi betean:

Zakutik jalgitzen duzu

Zure iparrorratz beltza.