Bakean ützi arte
Bakean ützi arte
1994, nobela
190 orrialde
84-86766-47-8
azala: Aitor Bayo / Garbińe Ubeda
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 
Bakean ützi arte
Itxaro Borda, 1994

Burdinazko bizkar-hezurra txertatu diote Bereterretxeren Kantorearen lurraldeari. Gas naturalaren iragaitea negoziatu dute Jauntxo berriek, Lacquetik Calahorrara, Zuberoan eta Zaraitzun gaindi. Industriaroko eraikuntzen aurka oldartu dira Gaz-Pars elkartean bildutako 105 laborari zuberotar.

      Nobela honetan Itxaro Bordak ironiaz eta bozkarioz plantatu duen Amaia Ezpeldoi detektibe-ruralaren pertsonaia sentimentalak, gaurko mendeko beaumondarren eta agramondarren arteko gatazka giroan, aurkitu beharko du Gaxpar Buztanobi, Lakarriko gizon xahar desagertua. Ohizko eleberri beltzeko suspense larri eta krimen odoltsurik gabekoa dugu «Bakean ützi arte» hau. Eta krimenik baldin badago, estatuek eta lobbyek kudeatutako herrien suntsitze prozesuan datza, biztanle xeheen nahikundeen kontra. «Bakean ützi arte» omenaldi bat da. Maitasun seinalea. Borrokak dirauelako.

kritikak:
Maitasuna, borroka eta zuberera, Juan Luis Zabala, Euskaldunon Egunkaria, 1994-06-26
«Bere sinpletasunean, badu xarmarik, hala ere, Itxaroren kontaketak: Zuberoako bizilagunen eta bizimoldeen ezagutza, eta baita, gasbidearen gatazkatik abiaturik, Zuberoak dituen arazo nagusienena ere; zenbait egoera bitxi eta ezusteko, umorez ere zipristinduak».
Lan autobiografiko zaindua, Kadet Eiherabide, Argia, 1994-12-11
«Ixtoriaren haria laxoegia kausitu dut, soberakeria asko badira, gaia hein bat interesgarria izanik ere. Bestalde, solasaldiak nahiko ahul iruditu zaizkit, ez aski naturalak. Estiloa bera, maiz tinkoegitzat hartu dut, berdintsuegia, ez aski aldakorra, gogotik irakurtzeko zailegia batzutan».