Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Mintzapraktika, Olot
Ostatu batean sartzean,
Edozein herrialderen sabel sakonean
Toteltzen goaz:
Eguerdian, adinekoak barran,
Garagardoak hurrupatzen,
Eta zerbitzaria goraki
Bere asteburua kontatzen.
Amodiozko istorio berrien aldaxkak
Loratzen sumatzen ditugu
Behatz hezurtu batek matelan
Behera datorren malkoa
Lehertzen duenean.
Balizko arroztasuna ahanzten dugu
Eta kameleoien moduan
Ohiko bezeroen kapuluan ohatzen gara
Non etxean bezala?
Izaki bakoitzaren epika kabitzen da
Edozein herritako ostatu arruntetan.