Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Zutabearen hamalaugarren lerroa
Idazten ari nintzenean
Lehen zazpiak ezabatzen
Ikusi nituen,
Letraz letra
Hitzez hitz:
Tinta urdina
Kaosaren muskerrean
Batzen ikus nezakeen.
Botatu nahi nuen
Herdoilak jan aingura
Paperaren hondamendira,
Baina ezin,
Metastasien musikak
Hutsaren arkitektura inarrosten
Zuen etengabe,
Letraz letra
Hitzez hitz:
Bizitzea hori zela
Ohartu nintzen,
Idatzi arau
Elerik ele
Zutabearen eremuan
Itotzea
Igeri egiten
Ez dakidalako.