Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Nire bila jin hintzen. Ilunpea zunan.
Appa hi! aplikazioko lehen galdetegiari
Arrapostu zuzenak eman hizkiola
Erran hidan.
Ohean odol tatxa bi. Ilunpea zunan.
Maria Nicolauren sukalde-errezeta bat
Egin ninan afaltzeko, txibia saltsan
Eta kale aza egosia.
Mihise almidoituak. Ilunpea zunan.
Hire gorputza ferekatzen ninan amodio
Eskasez, mapetatik ezabatu hiri bat
Izan bahintz bezala.
Ez nekinan maitatzen. Ilunpea zunan.
Larruak esku ahur kolpatua erretzen zinan
Eta kolibriaren lau malkoak ez zitunan
Aski sutearen itzaltzeko.