Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 
Keinura itzuli
Elena Olave, 2022

Kontakizun handien aurrean, keinu soilen egia zalantzatian jarri du begirada Elena Olavek liburu honetan. Testuaren eta bizitzaren arteko mugak arakatu ditu, nola bilatu poetika berri bat agerikoa ez denaren zurrumurruan, nola eternoak nahi luketen uneen testuran. Gorputza du horretarako esplorazio zelai poetak, hura inguratzen duten kontzeptuak, irudiak eta galerak.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Ayllon (2022-12-27)
kritikak:
Idazketara itzuli, Irati Majuelo, Berria, 2022-12-04
«Desira eta idazketa dira liburuaren gai nagusiak, edo, hobe esanda, desira eta idazketa bizitzarekin txirikordatzen dituzten poemak dira. Hala, maitasunak, bakardadeak, loezinak, hutsuneak eta ezezaguna den horrekiko begiradak hartzen dute leku orriotan».
Keinura itzuli, Maite Lopez Las Heras, kmk.gipuzkoa.eus, 2024-01
«Olavek aldaketez dihardu, gorputzaren eta ekintzen eraldaketaz. Baina baita bakardadeaz ere, eta definizioez, izateaz eta desiraz. Gezurra dirudien arren, aldaketak onar ditzakegula baieztatzen du poeta durangarrak; galerak, berriz, ez horren erraz».
Keinua idatzi, Jon Jimenez, Gara, 2024-01-14
«Ingurune horretan, non iraganaren, orainaren eta geroaldiaren arteko mugak lausotzen diren, momentuak hartzen duelarik guzia, haragi puska honen nahi eta desirek komunikatzeko dugun ezintasunarekin talka egiten dute».