Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

EGIN ETA DESEGIN

 

 

Sarritan nahiko nuke

bestelakoa izatea

idazketa prozesuaren          bidea,

abiapuntua.

 

Baina momentuz hau da

egin dezakedana:

                        esku artean duzuna,

teknika zehatz bezain ahula,

murtxikatutako ororen ondorio.

 

Denbora behar da

                                  testua osatzeko,

akatsen zentzuez jabetzeko beste.

 

            Emaitza hau da,

            ariketa bera ere bai.