Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

CERCIS SILIQUASTRUM

 

 

lorategi bat zaintzeko astia bagenu

elkarrekin biziko ginateke,

Bosforo ibaiaren akordutik urrun,

non sostengatzen gaituen mito bakoitza

bestelako eran kontatuko genukeen.

 

Etorkizun baterako haziak batu guran

zure arrastoen atzetik jarraitzen dugu,

elkarri sinetsarazi diogulako

gure lorategi bako etxeetan ere

amodioa hazi eta muta daitekeela.

 

Nahikoa da pintura merkeekin

zure izaera imajinatzea.