Aurkibidea
GUTUNA
Zenbatzen hasiz gero
berrehunetik gorakoa izan daiteke
nekatuta bizitzeak oztopatu dizkidan
ez-idatzitako poemen inbentarioa.
Arrazoia zenuen esan zenidanean
Ann Walkerren nortasun iguala nuela
Anne Lister performatzen saiatu arren.
Inor begira ez dudanean
telazko zapietan estaltzen dut neure burua
urtaroak ahalik eta arinen igaro daitezen,
ezin naitekeelako soilik
kontzeptu gisa existitu.
Gaur ere hamaika poema utzi ditut idatzi gabe
apatia honek ez baitu aukera handirik ematen
izen guztien izanak ezagutzeko.