Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

ERRITUAN

 

 

Iragana errekan behera jaurti genuen

paper batean bilduta,

atzean utzi gura genuen oro,

oztopo bilakaturiko irrika bakoitza,

disolba zedin.

 

Hiru paita eta zumar arbola ilara bat epaile,

erreka ertzean gelditu ginen

udazkena desagertzeko falta zen minutuaren zain,

gure gorputzen gaztetasunaz

inoiz baino kontzienteago.