Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

HIRU GALDERA GAUERDIAN

 

 

Mamu baten gisan itauntzen didazu

zergatik iraun gura dudan zure alboan,

gorputza berotzen duen energia

hitzekin adierazteko gauza

izan naitekeela sinetsiko bazenu lez.

 

Nire keinuetara moldatzeko

duzun moduagatik dela

esaten diot neure buruari,

ekintzak direla kontaktua.

 

Baina isilik geratu naiz

esku ahurrak gora begira,

beste bi galderak ahaztuta.