PENTSAMENDU IRREGULARRA
Lasai egon nahiko genuke
ahal izatera,
gaizki planteaturiko auziak ahantzi
paisaiaren beste elementu bat bilakatu
hautatutako bideari zor zaiona eskaini.
Lasai egon nahiko genuke
baina esku ahurrean gordetzen dugu memoria,
zimur bakoitzean tesela bat.