Aurkibidea
TRACTATUS CIVICUS
TRACTATUS MAGNANIMUS
Zure gatzaren malko batzuengatik
TRACTATUS INNAVIGABILIS
Aurkibidea
TRACTATUS CIVICUS
TRACTATUS MAGNANIMUS
Zure gatzaren malko batzuengatik
TRACTATUS INNAVIGABILIS
NON ZAUDE
Non dago
dantza iniziatiko hura
koktel eta pelotazo artean
zure Morgan esmokinarekin
zure zigarro zuriarekin
zure zuhur bibotearekin.
Non dago
militantziaz
labezomorroz
eta hezetasunez
betetako etxe hura zaintzen zuen
sentikortasun
insolbente hura
gau eta egun
nik 15
zu pobre
Donostia aberats.
Lola estás Loca, Plarena.
Non daude
uhinek eta zure
insultatzeko moduak
ofenditutako
paseo
beti berri
betirako eten haren
intimitate borraskadunak,
zure aterki beltza
zure egunkari euritsua
eta nire eskua
zure eskuaren aurka
urduri borrokan.
Non zaude Tomas.
Non dago
gau eta egun
galmenaz
isilik
mendekatzen zen
zure begiradan gordetako
malenkonia
ni bideratua
zu pobre
Donostia aberats.
Non dago
algara tinko hori
militantziaz
labezomorroz
eta hezetasunez
betetako herri hau ernaltzen.
Non daude
pentsatzen ikasi nuen
tugurio haiek
non erresistentzia
bizitzeko modu apasionatua den,
eta maitatzen jakitea
ez den maitatzea.
Non zaude Tomas.