Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
2024, nobela
 

 

TRACTATUS
INNAVIGABILIS

 

koito egunean

utziko diogu

maitaleak izateari

 

oztopatutako ohitura zahar baten

mendeku

su geldoan munduratua

 

desioa

 

erreka elbarri

ari da zabaltzen

ardo beltzez errez

zure esamoldeak

nire kaolin titi artean

bakarrik

nabigagarri

 

desioa

 

olio suz

markatua

birundan

delirioz janzten gaituen

buztin

 

ez naiz ni

bideraezina da

nigan haragitua

 

bizitzeak

desioaren

babesleku garden

bilakatzen nau

 

bizitzeak

susmagarri egiten nau

 

su fineko

ziriz hesitua

bideraezin

 

ez zait letrazko

esaldi bat bera ere

geratzen

 

dena da magma

heze

dena da masa

ilun

 

aurpegirik gabeko

biluztasunak

munduratua

 

beti puru

eta susmagarri

 

errepikapen

haragitu den izar

beltz baten antzera

 

      nire kaolin titi artean

      bakarrik

      nabigagarri

 

ez hauturik

ez bereizketarik

dena da purutasun

 

desioa

 

ez naiz ni

aditzondoen

simulazio

sutsu hau

 

irmoki

kikilduki

 

bestea

aurpegirik gabeko

biluztasun

 

bideraezin

 

koito egunean

maitaleak izateari

utziko diogu

 

desioa

 

dena da magma

heze

dena da masa

beltz

 

dena

biluztasun nabigagaitz

dena

 

tarte hori izan ezik

 

      nire mingainak bakarrik

      ezagutzen duen

      zure mingainaren

      tarte hori