Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
2024, nobela
 

 

TRACTATUS CIVICUS

 

hazitakoan

zibilizazioaren plazer

diskurtsibo patologikoan barrena

galdu naiz

eta txikitan gidatzen ninduen

mutiko basatiaren idearioa

suntsitu egin da

 

gaizki atera den neskatxa baten

posterretratua daukat ordezko

susmagarriki

komen eta perpaus

subordinatuen

ezer laburtzen ez duen

laburdura motz honen

menpe

 

hitzak

 

munizioa

barreiatzen du

emozionalki

menpekotasuna

samurtu eta

ziurtagiriz

bizirauteko

 

honezkero

nire senetik atera naiteke

oligarkikoki

inperio alemanaren

europar onespenarekin

nire obedientzia akreditatu dute

orain Lady naiz

        Sir-en emazte

egiarenean ostatu hartuta

        boterearen

        plazer diskurtsibo patologikoan

        egoitzaduna

 

honezkero

erail dezaket

zibikoki

hots

emozionalki

boterearen

egiaren

eta hitzaren

menpe