Erbitzari zerbitzatua
Hainbeste giltza nituen
egundaino eta
alkoholaren errefuxioarena
baizik ez zait geratzen
patrikaren beltzaduran
izterra zulatzen
errauts zilindrikoari
putz egin
eta marmorezko mahaitxo
errekatangularretik
lurreko apalera
eror arazi eta min
egin diodanean
beherago eroriko ez dela
Garbia garbitu ezak
mostradoreko legena
zerbitzari nagiena
hire itzala ez duk
garbituko eta!