Ez-izate batean
Joanda Bertako
Begi urdin urtuekiko
Agure zimelduenak diotenez,
Aintzinean heuren buruen etsai
Eguna joan eguna etorri
Remisiorik gabeko Itzuliezinean,
Ibai mingotsa iragan eta
Mugagabeko denporen erloju barik,
Ikusi tribu galdua,
Malenkomunitateak buru-jasotzea
Jainkoek berek nahiezta,
Basa eta mortuetatik galdezka
Bagara Ez garea ala Zer gera?
Herri haren harria,
Txarrean galtzeko zorian.
«Geroa ez da geurea»,
Esatera ere esatera zihoazenean
Ez ordurarte eta orduantxe
Erreparatu omen zuten
Ortzean zintzilikatutako
Bost adarrekiko izar
Gorri gorri gorrian