Purra purra
Haurrak haurrak haurrak
Parra parra hilaurrak
Ihaurkinaren maiztasunaz
Maitasunerako behar zutenak
Sufrimendurako heriorentzako
Ernaltzen dituzte lapurrak
Halamoduzko haurrideak desbarajusterako
Petralak baino petralago gurasoak
Malezia: Tximinitik gora dihoan kea ere ez hakidan opako
Ifernuko etsaia
Paradako ahari errepeduna
Engaiatuko hituzke
Bai eta zeru-lur osoak ere
Mundu guztia eta beti
Engaina ezin daitekeenean
Maleziaren zerbitzaria
Maleziaren zerbitzutan
Berriak zaharrak izaten bait dira maiz