Azken hitza
«Ez aita» nuen aurreneko hitza
obeditu agindua geroago
ze erremedio!
aitarena zen azkenengo
ez beste batzu bezala
«bai aita» sorta maiorazkoak
laister prest ahoan
esana sekula ez betetzeko
zertarako «bai aita» «ez aita»
biok berdin kobratzeko?
nik jipoia nozittu eta
«anaiak» saria jasotzeko?