Buhamiaren kantua
(erreibindikatuz)
I
Gu gira gu larreko buhamiak,
Beti danik madarikatuak,
Sakela huts bagabiltza guztiak
Bainan gaude, zinez, dohatsuak.
Dohakabe,
Dohakabe,
Nor da doakabea?
Ez ote da
Lur-etxe jabea?
III
Ontasunez biltzeko lan gaitzari
Eman zaizko, nigar-egingarri!
Guk nasaiki mozkortzeko edari
Jan hek aldiz gose ta egarri.
IV
Leherturik hor dira entseatzen
Urte-buru batetik bertzera
Lur itzultzen edo berdin jorratzen
Izerditan zotinkatzen dira...
V
Ereiteko sasoina dutenean,
Azitako aurdik bihi ona,
Ama-umeak hobe luketenean
Azi baino ogi-poxi bana.
VI
Iguzkia gaizki jeikitzen bada
Uriteak makur izarturik,
Azi horrek nola dezake bada
Nekoiz eman gosta den laurdenik?
VII
Uztaileko bero lazgarriekin
Omen dute sasoin ederrena
Ongi biltzen asirik albarekin
Lo badaude oren bat gorena
VIII
Denak sartu dituzten egunean,
Dohatsuki bizi uste dute:
Amen otoi! hats-artzeko artean
Horra nun den lana berriz aste...
IX
Guk ez dugu sekulan holakorik!
Ez girade deusez grinaturik:
Zer munta du, ito ala errerik,
Suntsi diten landetan artorik?
X
Nik ez duket, pleglatzearen bortxaz
Konkortua hor bizkar-hezurra
Ez dut behin sendi, oroit naizenez,
Larrupetik izerdi-langarra.
XI
Ar'zaitezte lanean, giza txarrak!
Ar'gogorki eta luzaz ere.
Zuer beha, gu Buhami ederrak
Kontent gira: oro dira gure...
XII
Zoazte, zoazte zuen lurren lantzera:
Erein, jorra, bit zazue hainitz;
Egun batez ene parten artzera
Zuen ganat eskale finen naiz.
XIII
Zoazte, zoazte, ezar lastoa metan:
Nik neguan hor duket ohea;
Behar hada, ene pipa piztean,
Lasto hortan emanen dut sua.
Dohakabe,
Dohakabe,
hor da dohakabea
Ez ote da
Lur-etxe jabea!
Autore ezezaguna
(«Mila Euskal Olerki Eder»etik)