Lasterregi
Lasterregi dator neguberria
udaerdia ihartuz
belarren egunak moztuz
hosto eta arbolei
urregorri fruntzeak emanaz
Lasterregi joan da udaberria
tenaza batek hartzen du
Hau dioenaren eztarria
egunero kuestionatuz
heriotza eta bizia
Bere buruaren lagun txar
Hilobian lo hobe dagiana
Eguna etorri eguna joan
Geroa da biharra?
Gu bezalakoei
lasterregi ezbada beranduegi egia
Geroa da biharra?
noiz joango ote naiz ibai ertzera
non konplizeak ditudan
mudakor diren
urak orduen akatzeaz?
ur mina itsas untziak
lur mina buztinezko kanikak