Arbola gaiztoa
Noiz zabalduko ote da goiz hura
Zeinean egingo duten arbola gaiztoaz zura
Ezpal nimiñoenak surtara deliberatu «anaitasun bilkura»k
Arbola gaiztoa beti pronto arbola gaizto izateko
Ez egidak uka errediola
Ez gintuztean alferrik aspaldian
Sodomita izan horratio
Mahaikide bat sobrante eta
Arbola itsusi gaizto halazankoa
Ni izan behar orain ere arbola gaiztoa
Noiz zabalduko ote da egun hura
Zeinean Jainkoa gorrotatu eta
Lagun urkoa dugun maitatuko