Maiorazkoari
Arrats gorriak gau letala
pasuko bidaiarientzat
ate-zabalirik ez daukan
herriaren aurka ni.
Maiorazkoa parasito harra
brea biguina zapaltzen doan
ene itzal aldrebestuak
belarriari fru-fru xuxurlatzen
ziok ordu berean
Eskertxarrekin ordaintzen didak
isladatu horrek
ez haut apropos ez eta ondroso
erabiliko hinduket geldixeago
esango bahida oraintxe
zer naizen edota izango
etxearentzako maiorazkoa ez baino
etxea maiorazkoarentzat
nigarrez ari zait zakila
nigarra dariola
nigar egiteari
ematen zaiola
malko bakoitzean
nire pistola,
Ezkutuan da familia pobrea
eta agerian ez da malkoa malko.