Hire ziloak
Asunak garatzeko eta
Ez beste edozertarako
Hire zilo guztiak
Osin beltzerako
Heure betekadak
Kanpai honi bitartean
Oi amoros
Dagizkio lau tanto
Balentina bat ezagutuko
Bizia dinadan artean
Eta hura atzeratu mentala
Bururatzeak ere badizkin
Ez ezanala halakorik egin
Arrosa gorri fresko askoak
Ildoan ez hitzanala aldatu
Ez behintzat arrosa lepamozturik
(Nola dizkin hark pujak emango?)
Ez eta sikiera arantzarik ere
Ez baitzain ernalduko