Baratzaren erdian
Haurtzarora behatzen dakigun bakanetan
Begiak betetzen zizkiguten
Ilunabar haien eta bestordu hartako
Biharren oroitzapen orok
Ziztu biziaren bibelar minak
Estali dituela dakusagu
Ortuaren orduan txondarrak kee
Egunaren ihaurkinei arratsak su damaienekoa
Ez dut ezer malenkoniatsuagorik ezagun
Geroztik erori dira bidetxurrak ere
Ez gara inoizkorako osatu genuen estanpan
Xahartzea urteetan sartzea
Laineztatze eta leziatu izatea
Oroitzapen txintxo haiek
Ximaur piloaz ongarritzea da.