Amarena
Igandea zabalduz geroztik
Etorkizuna orbaindu ez ezik lausotuko
Zigun amaren esanak
Maonesagaiak eskuetatik irrist egitean
(Ni faltatzen naizenean...)
«Gure gizona zenari ere gauzak iheska
Hasi zitzaizkionean izan zian errematea»
Amarik onena eta ni berriz marikoiena
Sikiera bandidoena banintz
Gure ama bezalako bat konkistatzeko