Eguberritako kontu beltza
Amak esaten zidan baina nik ezezkoa itsua nire tortura.
Otamendiko pipiak jotako jauregi harmarriduneko
maizterrengana ez hadi ingura.
Gau hartan berriro anima tormentatua oliatu arte
horditua oldar txeposoa erori hintzean nortasun
agiririk gabe betiko erruan estropozua harrizko
kanpo lehorreko irlote parean.
Ganbara okaztagarrian hire herio aurpegia irakurtzen
zekitelakoan heduzkan zai babuak.
Errielak lepahezurra kolpatu zian ordurako gauzak ez
ziaten enkajatzen Aizkora batek gizartearen arauak
apurtu zizkian.
Isatsdunak Paradisutik uxatu gintun.
Ikus ezean ez dakik sukalde hura baino badituk ikuilu
frango garbiago.
Ze jende eta ze bizi moduak atso mozkorra balantzaran
etxeko nagusi egoskorra eromenean seme inozoak
alabak putak eta tripako minaz hildakoa txima
guztiak erroetatik aterata. Betidanik 20 Km.
geratzen zitzaizkidaan untziratzeko emeen ortuan.
Ze arraroa! amarraturik egon eta joatea biak bat hituan
nabigatzen zetorrean nire arren ameskaiztoa. Bost
langa dizkik gartzel hark imanatua aurrenekoa
okerrena
diztira gabeak gainantzerakoak ez hadi irten azkenekoa
nolakoa
den frogatzera infernu hartatik ez zegok tornatzerik
Gure itzalak horma haien kontra printzatu genizkian ez
ginenak.
Ez hadi haruntza abia doilorrak kutxiloz neurtzen dituk
han Tira ezak faka herdoildutik, hi!
Amak esaten zidan baina nik ezezkoa itsua ene tortura
Giztxarra berriro hamarrera.