Maliciarik bage
Oraingoan seriyo enamoradizuac
diyo Iztuetaren erara
(Leendabicicoz maite ote dedan
zalantzan jarri nauen
nesca pinporoshari)
I
¡Joan badijoan
Egun bacoitzean
Zagoz pollitagoa!
II
¿Nori galde orain,
Argui gabe aurgui,
Nun zaitzaquedan aurqui?
III
Gaudeneco baratzean,
¿Arantza ala ostajea
Nai degu ugalago izatea?
IV
Topo bacoitzean itz
Eguizu (¡Eguia zu!)
Aotik chorichoa.
Ichura osoz mintzo
Zaizu soin osoa.
V
Arboletic ezagun da
Eder baitan igaliya
Arguiac itzuli itzaliya
VI
Arantzan ni
Arrosha zu
Onez-onen
Ari bioc
Chori chiqui
Choricho bi
VII
¡Biotz onen
Lapur-chori,
Chori-chiqui
Chori ori,
Arantza au
quendu neri!
VIII
¡Zapaltze'zun arearen
Erratzalle icenda ni,
Lore gorpuzño orrec.
IX
¡Picu-picucho melatua
Naducazu camelatua
Cholindua-choratua-picutua
Chorabiatua!
X
Ordain-sariric sariena
Ceran ceranean cerana
Sareetara izan nadiñeena
Zuregana zure zureena
XI
¿Zu ote cera
Nic maitatuena
Ala galdera da
Nere leena?
¡Segur naiz: maiteena!
XII
Naucan locartu eciñic
Aut matte urrutitic
Ondo matte ere
Beatz bat moztuco niñaque
eu maculu izateagatic
XIII
¡Etor badatorren
Gau bacoitzean
Nauzu cimelagoa!