Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2023, nobela
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea
 

 

—4—

 

— Uste dut ezagutuko duzula seme galduaren parabola; baina, zer ari naiz, komentu batean hainbeste denbora eman eta gero, hori ez ezik eskritura sainduen interpretazio oso bat egiteko gai izango zarela ez dut zalantzarik egiten. Beharrik ez zaituzten apaiztu! Bada, demagun zu zarela etxera itzuli den seme galdua eta ni, zure itzulera ospatzearren, etxeko arkumerik ederrena sakrifikatzeko prest dagoen aita. Bozkario eguna da gaurkoa, jai handi eguna, musikariek jo eta dantzariek dantza egin dezaten, poztu gaitezen elkarrekin eta topa dezagun berriro elkartzen garela ospatzeko. Nahikoa denbora izango dugu gogoeta egiteko, aurrerantzean gure aita-semearen arteko harremanek nola behar duten lehengo errakuntzak ez errepikatzeko moduan atzemateko. Alabaina, aitari aita izatea dagokio, eta semeari, seme. Askatasun handiko semea izango zara, hortik zehar negozio onak egiten segitzen ahalko duzuna aitaren bedeinkapenarekin, inongo oztoporik gabe; baina, zu bezalako seme prestu bat ezin da bere kontzientziarekin bakean bizi aitaren etxea handiagotu eta haz dadin beharrezkoak diren lanak egin gabe, edo egiten lagundu barik. Aitak ikusi du, ez harridurarik gabe, ez pentsa, bere semearen berezko dohainak nola sendotu diren etxetik kanpo egon den bitartean, seme bixkorra gizon azkar nola bilakatu den, eta orain semearen trebeziak bere mesederako ere izango direla jakinik bozkarioz da. Errusiako sarea interesgarri zait, oso. Ez dugu, noski, arterik erosiko, bestelako produktuak baizik. Aitak esango dio semeari zer eta non erosi, eta semeak bete egingo ditu aitaren nahiak. Portzentaietan ez da arazorik izango; izan ere, seme prestu batek badaki bere aitaren zoriona berea ere badela, aitaren etxalderako on dela berarentzat ere on dena, kalte dena berarentzat ere kalte den bezala... seme prestuarentzat, aitaren interesak eta bereak bat eta bakarra baitira. Berriki zeureganatu duzun heziketa erlijiosoari egoki zaion moduan mintzatzen ari naiz, ezta?