Erretzaileen eremua
Erretzaileen eremua
2006, narrazioak
152 orrialde
84-95511-87-8
azala: Arnold Newman
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2023, nobela
2016, saiakera
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
1995, nobela
 
Erretzaileen eremua
Jon Alonso, 2006

Sekula ezer erre ez dugun erretzaileok ez dugu erretzeari uzteko ametsa alde batera utzi. Kerik gabeko eremu inposible bateko istorio arruntak dituzu liburu honetakoak, baina arruntasuna gure bizitzaren disekzio zehatz batetik dator, Jon Alonsok bisturi batekin bezala idatzi baititu Erretzaileen eremua liburua osatzen duten hamahiru narrazio hauek.

kritikak:
Surik bai?, Ibon Egaña, Berria, 2006-12-10
«Ipuingintza hegoamerikarraren irudimena eta fantasia inoiz, metaliteraturaren asmo jostaria hurrenean, gizakion zokondo ezkutuagoak arakatzen dituzten ipuinen gordina ondoren, umore ez nabarmenaren ukituz maiz, generoaren bazter askotan egingo du sartu-irtena liburu honen irakurleak».
Kontraesanak, Aritz Galarraga, Gara, 2007-01-06
«Narrazio guztion gainetik badabil zera komun bat, bildumari halako batasun bat ematen dion ideia bat: izan ere, gaur egungo gizabanakoaren eta, ondorioz, gizartearen kontraesanak agerian uzten dituzten narrazioak dira liburu honetakoak».
Mikrohistoria, Jon Kortazar, El País, 2007-01-08
«Idazleak jakin du eguneroko arruntasuna edo ideologiaz betetzen, pentsakizunari bideak irekiz, edo pertsonaien bizitza grisa kontatzen eta tentsio nabarmenez bere egoera tristea orokor bihurtzen, joko literario sendoa eraikiz».
Erretzaileen eremua, Ibon Egaña, Berria, 2007-02-10
«Alonsok asmatzen du ipuin bakoitzari behar duen tonua ematen, narratzaile mota diferenteak baliatzen, eta baita pertsonaia bakoitzari bere mintzamoldea eta ahotsa ematen ere».
Erretzaileen eremua, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-03-04
«Bizitza fizkioa egiteko inspirazio iturririk onena da. Bai, beti dago errealitatean inoiz, inon jazotako zerbaitetan oinarrituta, baina liburu honek kriptikotasun argiagoan edo ilunagoan gertakizun bat eta beste kontatzen ditu».
Apur bat zaharragoak, Bixente Serrano Izko, Nafar periferiatik, 2007-03-30
«Liburua ez da inondik ere auhen-murrurik. Jon Alonsok ohituta gaituen ironiak, umore zorrotz eta gogoetatsuak ematen diote bizitza, bizitzen jarraitzeko gogo etsi ezina, mundu hobe ezin honen ispilu-galeriari».
Erretzaileen eremua, Patxi Iturregi, Beterriko Liburua, 2007-04-15
«Gaiak askotarikoak iruditu arren, badaude motibo batzuk orririk orri errepikatu egiten direnak: militantzia, konpromisoa, koherentzia, hipokresia, traizioa, iruzurra... dena ederki kontatua, esperientziaz dakienaren ironia, eszeptizismo eta etsipen puntuarekin».