Pleibak
Pleibak
2024, nobela
160 orrialde
978-84-19570-32-1
Azala: Itziar Bastarrika Madinabeitia eta June Baonza Pagaldai
Miren Amuriza
1990, Berriz
 
Pleibak
2024, nobela
160 orrialde
978-84-19570-32-1
aurkibidea
 
Pleibak
Miren Amuriza, 2024

Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.

      Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-hala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.

      Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren bigarren nobelak, egonezin primario bat, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eta zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2024-11-27)
bideoak:
Kultursharea (2024-11-27)
Kultursharea (2024-11-27)
kritikak:
Politono bat entzun nahi?, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2024-12-22
«Izango da hizkuntza manejatzeko idazleak erakutsi duen abileziagaittik, istorioak piztuta mantendu didalako irakurtzen segitzeko gogoa, egiten duen garaiko kronikan gure gaztetako isla ikusi dudalako? Izan daiteke honen guzti honen konbinazioa, baina laostia da liburua, a saco gustatu zait».