Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Antzinako lirika
Maitea, eman konfiantzazko hitzak
zuretzat, nire gizona, maitatu nuen bakarra
beldur ergelen urte luzez,
utzi nire eskuak iluntasunetik askatzen
fruiturik ematen ez duen sorginkeria garratzetik...
Begira, harribitxiak dira nire eskuak,
maitasun bizirako hizkuntza dira
baina kate ilun batek ondo itxi ditu
tranpa bati ondo lotuta. Maitea
zurekin egin dut amets arrosarekin
edo haizearekin amesten den bezala,
aratza zara, bizia, oreka
astrala, baina ni gauean nago
eta ezin dizut babesik eman. Nahiko nuke
Jainkoak oparitu dizkidan
larreez goza zenezan, baina beldurrak
etsai nau; hitzetara ausartzen naiz,
hitzetara bakarrik eta nire kantua
konfiantzaz entzuten baduzu, zinez
badakit nire minek hunkituko zaituztela.
Lirica antica
Caro, dammi parole di fiducia / per te, mio uomo, l’unico che amassi / in lunghi anni di stupido terrore, / fa che le mani m’escano dal buio / incantesimo amaro che non frutta... / Sono gioielli, vedi, le mie mani, / sono un linguaggio per l’amore vivo / ma una fosca catena le ha ben chiuse / ben legate ad un ceppo. Amore mio / ho sognato di te come si sogna / della rosa e del vento, / sei purissimo, vivo, un equilibrio / astrale, ma io sono nella notte / e non posso ospitarti. Io vorrei / che tu gustassi i pascoli che in dono / ho sortiti da Dio, ma la paura / mi trattiene nemica; oso parole, / solamente parole e se tu ascolti / fiducioso il mio canto, veramente / so che ti esalterai delle mie pene.