Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
San Luis Gonzagaren estasia
Belauniko
aldareko hiru kosketako lehenengoan,
Inozentziaren Jainkoa
Nire besoetara deitzen zaitut.
Nire argitasunen gailurrean kulunkatzen diren
intsentsu mistikozko besoek
berandu baino lehen harrituko naute.
Ez dira faltako, nire ahosabai lehorrerako
zure oparotasunik preziatuenen
mahats-mordo elurtuak.
Ikusi zaitut, urrearen Estasi aldapatsua,
harribitxi-jarioa agoniara jasoa:
Zure zentzu bakarra
pertsiana itsuaren atzetik ari da begira
misteriotsu eta saihetsezin.
Eta isilpean abesten dizut,
bere zabaltasun miragarrian
agerian geratzeko zalantza egiten duen
eztarritik azukreak eta ezpatak botaz.
A, nire mirari sekretuen Jauna:
nire presentziaz elikatzera nator
nirea den eta Zure ahurrean dirauen
Neurriaren hazia.
...Noiz ernetuko da nire Irudia?
Estasi di San Luigi Gonzaga
Coi ginocchi piegati / sul primo dei tre gradini dell’altare, / Dio dell’Innocenza / io Ti chiedo al mio amplesso. / Non tarderanno a sorprendermi / braccia di incensi mistici ondeggianti / al sommo delle mie chiaroveggenze. / Né mancheranno i grappoli nevosi / delle Tue leggiadrissime abbondanze / al mio secco palato. // Ti vedo, Estasi ripida dell’oro, / flusso di gemma alzata all’agonia; / il Tuo unico Senso / occhieggia misterioso e ineluttabile / dietro cieca persiana. // E Ti canto in segreto / spiccando gigli e spade dalla gola / che esita a rivelarsi / in tutta la sua ampiezza prodigiosa. / Ah, Dio dei miei miracoli segreti, / vengo a nutrire della mia presenza / il seme di Misura / che m’appartiene e indugia nel Tuo palmo. // ... Quando germoglierà la mia Figura?