Poesia kaiera
Poesia kaiera
Cesare Pavese
itzulpena: Ion Olano Carlos
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-27-3
Cesare Pavese
1908-1950
 
 

 

[Helduko dun heriotza hire begiz]

 

Helduko dun heriotza hire begiz,

damu zahar edo bizio zentzugabearen antzera,

argitzetik iluntzera, logabe, gor,

laguntzen gaituen herio hauxe. Hire begiak

izango ditun hitz hutsala,

deiadar isildua, isilunea.

Hala ikusten ditun goizero ispiluan

hire baitara tolesten haizenean.

Oi, esperantza maitea,

egun horretan jakingo dinagu geuk ere

bizitza eta ezereza haizela.

Ororentzat din heriotzak begirada.

Helduko dun heriotza hire begiz.

Bizioa uztearen parekoa izango dun,

ispiluan bisaia mortua

berragertzen ikustea bezala,

ezpain hertsia aditzearen antzera,

zurrunbilotik mutu jaitsiko gaitun.