[Eta orduan guk, bilauok]
Eta orduan guk, bilauok,
maite genuenok arrats
xuxurlaria, etxeak,
ibai ertzeko basabideak,
leku haietako argi gorriak
eta lohiak, oinaze
goxatua eta isildua…
guk erauzi genituen eskuak
kate bizitik
eta isildu egin ginen, baina bihotza
durduzatu zitzaigun odolez
eta ez zen gehiago izan goxotasunik,
ez zen gehiago izan ibai ertzeko
basabidean utziesterik…
…ez ginen gehiago izan zerbitzariak, jakin bagenekienez
bakarrik egoten eta bizirik.