Poesia kaiera
Poesia kaiera
Cesare Pavese
itzulpena: Ion Olano Carlos
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-27-3
Cesare Pavese
1908-1950
 
 

 

[Hi ere muinoa haiz]

 

Hi ere muinoa haiz

eta harrizko basabidea

eta jokoa erretenetan,

eta ezagutzen dun gauez

isilik dagoen mahastia.

Hik ez ditun hitzak esaten.

Badun isiltzen den lur bat

eta ez dun hire lurra.

Badun irauten duen isiltasun bat

landareetan eta mendi lepoetan.

Baditun urak eta belazeak.

Isiltasun hertsia haiz,

ez duena ematen amore, hi haiz ezpainak

eta begi ilunak. Mahastia haiz.

 

Badun lur bat zain dagoena

eta ez duena esaten hitzik.

Igaro ditun egunak

zeru gorien azpian.

Hodeietara jolastu haiz.

Badun lur gaizto bat…

bazekin hori hire bekokiak.

Mahastia dun hori ere.

 

Ostera ere topatuko ditun hodeiak

eta erretena, eta ahotsak

ilargi itzal baten antzera.

Ostera ere topatuko ditun hitzak

jolasen bizitza laburretik

eta gautarretik harago,

haurtzaro bizkorretik harago.

Goxoa izango dun isiltzea.

Lurra eta mahastia haiz.

Isiltasun bizkor batek

kiskaliko du belazea

sutzarrak bezala arratsa.